Miguel Marina
biography
Artist Statement
Image Gallery
Reviews
Exhibitions
Contact

 

ENGLISH • EUSKERA • ESPAÑOL

Miguel Marinaren “naif” estiloak Erdi Aroko ikonografia erlijioso kristaua eta espresionismo figuratiboa konbinatzen ditu eta helburua bere bizipen eta gaztaroan sentitu izan duen nostalgia sakona jakinaraztea zen. Nagusiki autodidakta eta margolaria da, baina ez da eskola bateko partaide eta ezta joera akademiko bateko kide ere. Independientea zen, pentsalari zein sortzaile bezala bere estilo propioa sortu zuen, egoera pertsonalak islatuz, hala nola, bere bizitza erbestealdian.

60ko hamarkadan Santuen eta Aingeruen figuren ikono koloredunak margotzen hasi zen, eta euskal bizitzako objektu eta irudiak konbinatzen, hala nola, txapelak, porroiak, ogia, arraina... Sasoi horretakoak dira aurrealdeko koadro dimentsiobakarra “Estaciones del Vía Crucis” izenekoa, 80ko hamarkadako obra oniriko dimentsioaniztunetan garatzen direnak; hala nola, “Este es mi país” eta “La merienda” eta “Icono” serieak.

Azken etapa honetan Marinaren koadroek irudiak era surrealistan eta neurrigabekoan ondoan jartzen dituzte (adibidez, eliza mendixka baten uretan erdi sartuta edo buru handi bat paisaia bateko lehen planoan), eta koloreek konplexutasunean eta zorroztasunean irabazten dute, hasierako gama baino aberatsagoa eskainiz. Koloreen gama bizi honek irudien kaleidoskopioarekin pilatuta, artistaren nostalgia handia, geroz eta handiagoa dena islatzen du, herrimina eta bere herrialdera itzuli ezinak sortzen zion kontzientzia tragikoa. Herrialde bat guztiz aldatu dena bere historiagatik.

Bere egunerokoan honela idazten du: “ Laster 74 urte egingo ditut eta sekula ez naiz nire Euskal Herri maitera itzuliko. Horregatik nire margolanak, ispilatze erraldoi bezala, nire herrialde maiteko memoriak dira”.

Bere herria galdu izanaren mina ageri da koadroetan “Puesta de Sol I y II”, “Fantasmas en el Pueblo Vasco” eta “Bigarrena II”, guztiak margotu ditu bere bizitzaren amaiera aldera.

1966ko gertaerari aipamen berezia egingo diogu. Marina zauritu egin zen hainbat hidrogeno-bonba (estatubatuarren hegazkinetatik zetozenak) istripuz erori zirelako Almeriako probintziako arrantzale herri batetik hurbil. Palomares seriea sortu zuen, koadro eta marrazkien bilduma bat irudi eskatologikoez beteta, irudi distortsionatuak eta leherketak sortutako plutonio erradioaktiboaren eraginez pozoitutako tomate-uztak.

Gizakien sufrimendua Marinaren koadroetan inplizitu gelditzen den arren (gurutziltzaketaren eta kristauen sinboloa duten hainbat irudirengatik), oro har, santu eta aingeruek herria lasai belatzen dute eta min hori gainditu. Palomares seriean, Marina bake nostalgikoaren eta armoniaren gai nagusietatik banatzen da, baina gehienetan bere obrak jatorri historiko eta kulturaletara hedatzen dira, senidetasunaren mezu unibertsala jakinarazteko garai, kultura eta erlijio guztietako jendeari.