Miguel Marina
biography
Artist Statement
Image Gallery
Reviews
Exhibitions
Contact

 

Biography Miguel Marina

ENGLISH •  EUSKERA • ESPAÑOL

“Miguel Marina: un alma del exilio volcado en la pintura”
Victor Fuentes
Puente Atlántico del Siglo XXI, p. 103
2016eko Apirilaren

PDF | Datozen laster itzulpeko 


"Miguel Marina berreskuratu nahian"

Jaime Cuenca (itzulpeko: Ricardo Abaunza)
Periódico Bilbao Aldizkaria, Artes Plásticas, p. 13
2015eko azaroa

Jamie Cuenca - Miguel Marina review

GUTXIK, oso gutxik ezagutzen dute Miguel Marinaren obra. Baina orain baduzue aukerarik Abokatuen Elkargoan egingo den erakusketan. Bilbora dator, bere jaioterrira, oso denbora luzez errepublikanoa izateagatiko deserria nozitu ostean. Egoera honek, tamalez, egun ere absentzia konponezinak eragiten ditu. Gerra zibilaren ostean, bada, Miguel Marinak Venezuelara emigratu zuen. Eta joan-etorri askoren ondorioz. Kalifornian geratu zen bizi izaten. Han eman zituen pinturarekiko onenak. Obra berezia sortzeko gai izan zen, aurre modernotasunarekin lotutakoa.

Miguel Marinaren pinturetan Errenazimendurik ez dago. Haren irudi luzangak eta hieratikoak, eskutzar eta begitzarrez josiak, baseliza erromaniko batetik edo bizantiar taula batetik atereak dirudite. Espiritualtasun arkaikoa islatzen dute eta behin eta berriro agertzen ditu ohiko eszena errukiorrak: Deikundea edo Pasioa. Baina dogma gai hauei poesia irudikorra eransten die Marinak.

Chagall-en buru-argitasunaz pintatzen du eta honek duen sinboloarekiko duen zentzu narratzaile sakona erabiltzen du Marinak. Marinaren gorri eta urdinak, katedral bateko beirate diruditenak, oso pertsonala den mundu osatzen dute. Eta haren bizitzaren amaiera aldera, behin galdutako Euskal Herriaren gogorapenez eta ametsez bete zituen haren lanak: ardo porroiak, txapela jantzitako gizonak, txalupak eta bakailao platerak. Den denak nahastu zituen paisaia zapal eta gauezkoetan eta goi aldean aingeruak hegan. Atmosfera haluzinagarri honek urrundu egiten du Marinaren artea Kitsch izan zitekeen joeratik. Haren lanari erlijio emozioa edo jaioterriko herrimina baitario. Erakusketa honetan, bada, artearen indar sortzailea erakusten da, eta unibertsaltasuna ematen die gizakiaren oroitzapenei. Miguel Marina dugu berton eta honen irudi luzangak ikusi eta deserriaren arnasa-hotza senti dezakegu.